2017/04/11

Sukaldari bikainak!!

Kaixo familiak:

Hemen dituzue sukaldari bezala ibili direnen argazki batzuk. Eskerik asko zuen laguntzagatik.

2017/04/10

Erleen proiektua

Proiektuari amaiera emateko, horma-irudia egin dugu.
Zelako lana egin dugun! Gu ere bai erleak bezala, langileak gara!

2017/04/06

Erlezainaren bisita

Gaur, Alberto erlezainaren bisita izan dugu!
Eztia nola egiten duten azaldu digu eta erleei buruz ikasi dugun guztia kontatu diogu.
Zelako ezti goxoa ekarri digun!!! Goxokia dirudi!!!
Eskerrik asko bisitagatik!!!