2018/12/19

UDAZKENEKO FESTA

Aurreko egunean Argitxo etorri zen berriro!!Bizkotxo bat egiteko osagaiak ekarri zizkigun eta Udazkeneko festa egiteko aprobetxatu genuen. Ondoren HH4 eta 5ekoek egindako bizkotxoa jan genuen. Ah ze gozoa!!!!

2018/12/14

ASTEKO PROTAGONISTA: ZOE

KAIXOOO!!!
Aste honetan Zoe izan da asteko protagonista. Bideo honetan astean zehar egindako jardueren laburpena duzue. Asteartean Zoeren aitatxo etorri zen esku-lan bat egitera: elurrezko panpinak egin genituen! Mila esker Igor!!!


2018/12/13

ANTZERKI TAILERRA

Lehengo egunean tailerrei bukaera eman genien. Horretarako antzerki tailerrekoek antzerkia eskeini ziguten. Apurtxu bat lotsatu arren oso ondo egin zuten! Azkenik gusanitoak jan genituen. Hemen duzue antzerkia!

HOSTO BILA


Azkenik eguraldiak hosto bila joaten utzi zigun. Asko disfrutatu genuen!

2018/12/02

TRATU ONEN ALDEKO KANPAINA

Azaroaren 25 dela eta, gure geletan tratu onen aldeko kanpaina egin dugu. Hemen duzue emaitzarekin bideo txiki bat.

2018/11/29

ASTEKO PROTAGONISTA: SAIOA

Kaixo!!!!
Aurreko astean Saioa asteko protagonista izan zen. Gelan hainbat jarduera egin genituen: eskuak margotu, ezpainak margotu eta muxuak estanpatu, lagunekin besarkadak eman, eta horretaz gain, ostiralean Saioaren amatxo etorri zen gurekin egotera. Tejak margotu genituen berarekin, primeran pasa genuen!! Mila mila esker Itxaso!!


2018/11/19

2 ETA 3 URTEKO TXOKO BERRIAK

Kaixo!!!
Eskolako materialekin eta familiek etxetik ekarritakoekin txoko berriak sortu ditugu, mila mila esker zuen laguntzagatik!!
Gaur txoko berriak estreinatu ditugu eta ikaragarri gustatu zaizkigu!
Hemendik aurrera, egun batzuetan gure gelako txokoetan arituko gara eta beste batzuetan txoko berrietan, modu honetan aukera gehiago izango ditugu.
Hemen doakizue lehenengo eguneko argazkiak. Zuei ere bai gustatzea espero dugu!


Kaixo!!!

Ya hemos creado los nuevos txokos con materiales de la eskola y otros materiales traídos por las familias, ¡¡mil gracias por vuestra ayuda!!
Hoy hemos estrenado estos txokos y ¡nos han gustado mucho!
A partir de ahora, algunos días jugaremos en los txokos de nuestro aula y otros días en los nuevos, de esta forma tendremos más opciones de juego.
Aquí tenéis fotos del primer día de estreno. ¡Esperamos que os guste tanto como a nosotrxs!


2018/11/16

Haur Hezkuntzako liburutegia

Kaixo!!!
Haur hezkuntzako liburutegia erakustera gatoz. Hainbat urte haur hezkuntzako irakasleek egindako lana eta gero prest daukagu! Lan handia egin dugu denon artean: liburuak banan-bana etiketatu, sailkatu, ordenagailuko aplikazioan sartu, forratu (oraindik baten bat falta zaigu, baina egingo dugu lasai!), liburu berriak hautatu, apurtutak zeudenak kendu... Liburutegia polit-polita geratu zaitu ezta??? Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu Martari egindako horma-irudiagatik, mila esker Marta!!! Baita gure ikastetxetik pasa ziren eta proiektu honetan orduak sartu zituzten irakasleei!
Goxo goxo egongo gara gure liburutegi berrian. Mila esker denoi!
Haur Hezkuntzako irakasleak.

Kaixo!!!
Venimos a enseñaros la biblioteca de Educación Infantil. Después de varios años de trabajo por parte del profesorado de Educación Infantil, ¡ya la tenemos preparada! Hemos hecho un gran trabajo entre todo el equipo: etiquetar los libros uno a uno, seleccionarlos, meterlos en la aplicación del ordenador, forrarlos (alguno todavía falta pero ya iremos haciéndolo), elegir nuevos libros, quitar los que estaban rotos... ¿Nos ha quedado bonita verdad? Desde aquí queremos dar las gracias a Marta por realizar el mural, mila esker!!! También agradecer al profesorado que en algún momento ha pasado por este centro y también ha dedicado horas a este proyecto.
Profesorado de Educación Infantil.

2018/11/09

KARPETAK EGITEN

Kaixooo!!!
2 eta 3 urteko ikasle berriek beraien karpetak egin dituzte, lan bikaina egin dute eta emaitza izugarri polita geratu da. Aupa lagunak!!

Las alumnas nuevas de 2 y 3 años han hecho sus carpetas, han hecho un gran trabajo y el resultado ha quedado muy bonito. Aupa lagunak!!


2018/10/19

Txokoak 2 eta 3 urteko gelan

Kaixo kaixooooo!!!
Jada ikasturte berrian gaude eta poliki poliki egokitzen ari gara. Aurten lagun berriak ditugu eta elkar ezagutzen ari gara.
Orain arte asko jolastu gara txokoetan baina gaur lehenengo eguna izan da bakoitzak nahi zuen txokoa aukeratu duela norberaren txartelekin. Eta lehenengo eguna izateko, primeran egin dugu! Astiro astiro dinamika hau barneratzen joango gara eta autonomiaz mugitzen ikasiko dugu.
Hemen dituzue gaurko argazkiak.


Kaixo kaixoooo!!
Ya estamos en el nuevo curso y poco a poco vamos adaptándonos. Este año tenemos nuevas amigas y amigos y nos estamos conociendo.
Hasta ahora hemos jugado mucho en los txokos pero hoy ha sido el primer día que cada cual ha elegido el txoko al que quería ir con su tarjeta personalizada. Y para ser el primer día, ¡lo hemos hecho genial! Con el tiempo iremos interiorizando esta nueva dinámica y aprenderemos a movernos con autonomía.
Aquí tenéis fotos de hoy.










2018/06/15

KINESTEMAK

Kaixo kaixooo!!!

Ikasturtea amaitzen ari zaigu eta honekin urte osoan zehar egin dugun lan handiaren emaitza erakutsi nahi dizuegu.

Letrak ikasten ibili gara eta horretarako letra bakoitzari soinu eta keinu bat eman diogu, kinestema deritzoguna.

Hemen duzue ikasi ditugun kinestema guztiak. Gure txikiek lan bikaina egin dute!!!

2018/06/04

BIHOTZ BIHOTZEZ!!

Kaixoooo!!

Aurreko ostiralean Paraiso antzerkikoek Bihotz bihotzez deituriko antzezlana egitera etorri ziren Kanpezuko kultur etxera.

Zeinen ondo pasa genuen!!! 

Gazteluak HH3 eta HH4

Gazteluak gora eta behera ibili ginen orain dela aste batzuk. Hemen dituzue  bideo batzuk egindakoa azaltzen. Eskerrik asko guztion laguntzagatik.

2018/05/28

Kanpezutik txangoa

AURREKO OSTEGUNEAN KANPEZUTIK TXANGO IKARAGARRI POLITA EGIN GENUEN. HEMEN DITUZUE BI BIDEO TXIKI. ESKERRIK ASKO SANTOS ETA PALMIRA.

2018/05/24

Antzerki tailerra: Jon zikin

Kaixo kaixo!!!

Azkeneko antzerki tailerrarekin gatoz. Oraingo honetan gure ikasleek "Jon zikin" ipuina antzeztu dute. Hauxe da beste lagunei eskeinitako saioa.
Zuen gustokoa izatea espero dugu!





2018/04/16

DINOSAUROAK HH3 - 4

Djnosauroekin ibili gara azken aldian eta hemen dituzue bi bideo txiki egindako lanekin .

Antzerki tailerra: Satortxoa

Kaixooo!!
Bigarren antzerki tailerra amaitu dugu eta aurreko astean gainontzeko lagunei landutako ipuina antzeztu genien: Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa.

Zuen gustukoa izatea espero dugu!


Ya hemos terminado el segundo taller de teatro y la semana pasada les hicimos el teatro al resto de compañeras y compañeros.


¡Esperamos que os guste!



2018/04/12

ARTIUM

Kaixo!!!

Aurten berriz ere HH5, LH1 eta LH2. mailakoak Gasteizera joan gara. Bertan ibilaldi bat egin genuen Gasteiz hobeto ezagutzeko. Horretaz gain, Artium bisitatu genuen eta bazkaldu eta gero 1.ziklokoak piszinara joan ziren. 5 urtekoak itxaroten genuen bitartean, bertako kolunpioetan jolastu ginen.


Hemen egun horretako laburpena:



2018/03/11

Txiki Park

Kaixo, pasa den asteazkenean Txiki Park-era joan ginen, Logroñora. Primeran pasatu genuen. Hemen ikus dezakezue! Hola, el pasado miércoles fuimos al Txiki Park de Logroño. Nos lo pasamos genial. ¡Aquí podéis verlo!

2018/02/22

Txokolatea, Aztekak eta Maiak

Kaixo!!

Txokolat! antzezlana ikusi eta gero, Rosik eta Maitanek, kakao haziak bidali zizkiguten eta bat-batean Azteken eta Maien munduan agertu ginen.

Txokolatea, Aztekak eta Maiei buruz gauza asko ikasi ditugu. Bideo honetan egin ditugun jarduera guztiak jaso ditugu egindakoa erakusteko. Zuen gustokoa izatea espero dugu!!


Kaixo!

Después de ver el teatro Txokolat! Rosi y Maitane nos mandaron unas semillas de cacao y de repente nos vimos dentro del mundo de los Aztecas y los Mayas.

Hemos aprendido muchas cosas sobre el chocolate, Mayas y Aztecas. En este vídeo os mostramos todas las actividades que hemos hecho. ¡¡Esperamos que os guste!!


2018/01/27

Sorpresa HH5

Kaixo!!

Aurreko irratsaioko leihaketaren irabazlea gure gelako Viki izan zen. Zorionak!! Eta hau ospatzeko sorpresatxo bat izan genuen ostiral arratsaldean: palomitak eta pelikula!! Astea primeran amaitu dugu!

La ganadora del concurso del último programa de radio fue Viki, zorionak!! Y para celebrarlo tuvimos una pequeña sorpresa el viernes por la tarde: ¡¡palomitas y película!! ¡Qué bien hemos terminado la semana!






2018/01/22

Eguzkiaren harria

Kaixo!! Gaur Ederren aita etorri zaigu Eguzkiaren harriari buruz hitz egitera. Aldez aurretik bagenekien Aztekek sortutako egutegia zela, 4 metro neurtzen duela eta 24 tona pisatzen duela!! 6 elefante haundi bezala!!! Bai harri haundia!! Ez genekiena zen harrian agertzen diren marrazkitxo guztiak zer diren eta Igorrek oso ondo azaldu dizkigu. Mila esker bisitagatik!!!

Kaixo!! Hoy nos ha venido el padre de Eder para hablarnos sobre la piedra del Sol. Ya sabíamos de antes que era un calendario que crearon los aztecas, que medía 4 metros y que pesaba ¡24 tonas! ¡Igual que 6 elefante! ¡Vaya piedra más grande! Lo que no sabíamos era qué significaban todos esos dibujos que aparecen e Igor nos lo ha explicado muy bien. ¡Muchas gracias por la visita!