2018/12/19

UDAZKENEKO FESTA

Aurreko egunean Argitxo etorri zen berriro!!Bizkotxo bat egiteko osagaiak ekarri zizkigun eta Udazkeneko festa egiteko aprobetxatu genuen. Ondoren HH4 eta 5ekoek egindako bizkotxoa jan genuen. Ah ze gozoa!!!!

2018/12/14

ASTEKO PROTAGONISTA: ZOE

KAIXOOO!!!
Aste honetan Zoe izan da asteko protagonista. Bideo honetan astean zehar egindako jardueren laburpena duzue. Asteartean Zoeren aitatxo etorri zen esku-lan bat egitera: elurrezko panpinak egin genituen! Mila esker Igor!!!


2018/12/13

ANTZERKI TAILERRA

Lehengo egunean tailerrei bukaera eman genien. Horretarako antzerki tailerrekoek antzerkia eskeini ziguten. Apurtxu bat lotsatu arren oso ondo egin zuten! Azkenik gusanitoak jan genituen. Hemen duzue antzerkia!

HOSTO BILA


Azkenik eguraldiak hosto bila joaten utzi zigun. Asko disfrutatu genuen!

2018/12/02

TRATU ONEN ALDEKO KANPAINA

Azaroaren 25 dela eta, gure geletan tratu onen aldeko kanpaina egin dugu. Hemen duzue emaitzarekin bideo txiki bat.