2018/10/19

Txokoak 2 eta 3 urteko gelan

Kaixo kaixooooo!!!
Jada ikasturte berrian gaude eta poliki poliki egokitzen ari gara. Aurten lagun berriak ditugu eta elkar ezagutzen ari gara.
Orain arte asko jolastu gara txokoetan baina gaur lehenengo eguna izan da bakoitzak nahi zuen txokoa aukeratu duela norberaren txartelekin. Eta lehenengo eguna izateko, primeran egin dugu! Astiro astiro dinamika hau barneratzen joango gara eta autonomiaz mugitzen ikasiko dugu.
Hemen dituzue gaurko argazkiak.


Kaixo kaixoooo!!
Ya estamos en el nuevo curso y poco a poco vamos adaptándonos. Este año tenemos nuevas amigas y amigos y nos estamos conociendo.
Hasta ahora hemos jugado mucho en los txokos pero hoy ha sido el primer día que cada cual ha elegido el txoko al que quería ir con su tarjeta personalizada. Y para ser el primer día, ¡lo hemos hecho genial! Con el tiempo iremos interiorizando esta nueva dinámica y aprenderemos a movernos con autonomía.
Aquí tenéis fotos de hoy.










2018/06/15

KINESTEMAK

Kaixo kaixooo!!!

Ikasturtea amaitzen ari zaigu eta honekin urte osoan zehar egin dugun lan handiaren emaitza erakutsi nahi dizuegu.

Letrak ikasten ibili gara eta horretarako letra bakoitzari soinu eta keinu bat eman diogu, kinestema deritzoguna.

Hemen duzue ikasi ditugun kinestema guztiak. Gure txikiek lan bikaina egin dute!!!

2018/06/04

BIHOTZ BIHOTZEZ!!

Kaixoooo!!

Aurreko ostiralean Paraiso antzerkikoek Bihotz bihotzez deituriko antzezlana egitera etorri ziren Kanpezuko kultur etxera.

Zeinen ondo pasa genuen!!! 

Gazteluak HH3 eta HH4

Gazteluak gora eta behera ibili ginen orain dela aste batzuk. Hemen dituzue  bideo batzuk egindakoa azaltzen. Eskerrik asko guztion laguntzagatik.

2018/05/28

Kanpezutik txangoa

AURREKO OSTEGUNEAN KANPEZUTIK TXANGO IKARAGARRI POLITA EGIN GENUEN. HEMEN DITUZUE BI BIDEO TXIKI. ESKERRIK ASKO SANTOS ETA PALMIRA.

2018/05/24

Antzerki tailerra: Jon zikin

Kaixo kaixo!!!

Azkeneko antzerki tailerrarekin gatoz. Oraingo honetan gure ikasleek "Jon zikin" ipuina antzeztu dute. Hauxe da beste lagunei eskeinitako saioa.
Zuen gustokoa izatea espero dugu!